XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

5 ESTATUKO ADMINISTRAZIOA GIZARTE SEGURANTZA - 1. ADMINISTRAZIOA

Ondasun higigarrien enkantea. Industrial Amarbai SAL

Ondasun higigarrien enkanterako iragarkia

J. Capellán Gómez, Gizarte Segurantzako Biltzaile exekutiboak,

Jakinarazten du: Gizarte Segurantzako kuotetan duen 30.899.305 pezetako zorrarengatik Bilketa Unitate honetan Industrial Amarbai, S.A.L., A 20512836 N.A.N./I.F.Z. duen jaunaren aurka izapidatzen ari den 9700594 zk. premiamenduzko espediente administratiboan, gaurko datarekin ondorengo probidentzia eman dela:

PROBIDENTZIA: Izenpetzaileak 99/09/25eko datarekin baimendu zuenez gero Industrial Amarbai, S.A.L., jaunaren ondasun higigarrien enkantea egitea, hain zuzen ere 98/10/26ko diligentziaz bahitu zirenena, egin bedi aipatutako enkante hori, tramitatzerakoan eta egiterakoan Bilketa Erregelamendu Orokorrak 146. artikulutik 150.era bitartekoetan agintzen dituen baldintzak betez.

Probidentzia horren aurka errekurtsoa aurkez dezake interesatuak, Gizarte Segurantzaren Sistemako Baliabideen Bilketa Erregelamendu Orokorrak (urriaren 6ko 1.637/1995 Errege Dekretuaz onartua eta hilaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofizialan argitaratua) 183.artikuluan xedatzen duenaren arabera, jakinarazpen egunetik hasita hilabeteko epean.

Dena dela, errekurtsoa jarrita ere jardunbidea ez da etengo Bilketa Erregelamendu Orokorreko 184. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen ez badira.

Zuzendari probintziala, Juan Ignacio Trecet Lizarraga.

Probidentzia hori betez, honako iragarki hau argitara ematen da eta, enkante horretan parte hartu nahi duten pertsonei, ondorengoa jakinarazten zaie:

1.Besterenganatu beharreko ondasunak honako hauek dira:

Lote bakarra:

Hitaka Ebakigailua 5231.
K-Super Remallosa 2320.
Juki Josteko Makina Ddltj36510.
Juki Josteko Makina Ddlth13496.
Juki Josteko Makina T85511.
Alfa Josteko Makina 197500.
Alfa Josteko Makina 127500.

Rimoldi Josteko Makina 1398245.
Rimoldi Josteko Makina 1445224.
Dubied Trikotosa 484306.
Hitaka Ebakigailua 2447.
Bix Ebakigailua B-5566.
Rimoldi-Ovi Gregagailua 2600.
Silc Mahaidun Lisagailua E1252A.
Harry Walker Konpresorea 5143.

Lozio Milano Botoiak Forratzeko Makina 102.
Dina Baskula 30v-1131.
Nilfisk Zurgagailua 1073066.
Nilfisk Ezkoztagailua 103.
Visa Alarma-Multzoa Sr-8003.
Ibm Xt 286 Ordenadorea.
Rimoldi Albaintzeko Makina 053-00-06.
Rimoldi Overloocka 029-002md-01.
Trigamo Mg-5 Ehungailua 7714.
Comet Gregagailua C-70.

Rimoldi Estalgailua 263-46-3md-05/133-82.
Rimoldi Estalgailua 063-46-3md-05/133-80.
Rimoldi Overloocka 127-002-Cd-17.
Rimoldi Overloocka 527-00-Cd-17.
Rimoldi Overloocka 127-002qd-17.
Rimoldi Overloocka 527-00-Qd-17.
Botoi-Zuloak Egiteko Durkopp Makina 53743.
Tirak Egiteko Rimoldi Makina 065-3432.
Zamark E-6 Ehungailua 7/183.

Trigamo Mg-3 Ehungailua 8965.
Exacta Remallosak 118937 eta 98053.
Rigual Ehungailua 1519.
8. Galgako Dubied Ehungailua 296786 eta 443766.
Somabriz Itsuta 1-102.
Unicort Trokelagailua R-76.
Botoak Josteko Ptaff Makina 2300-1.
Konoak Betetzeko Alarona Makina 8-380/3.
Konoak Betetzeko Motocomo Makina 3-200/3.
Supercuse Remailagailuak 3623 eta 3519.
Tear Ur-Berogailua 35344.

Tasazio balioa: 8.408.700 pezeta.

Aurretik lehentasunez dauden kargek: 5.313.666 pezeta.

Enkante tipoak:

1.enkantean: 3.095.034 pezeta.

2.enkantean: 2.321.275 pezeta.

3.enkantean: 1.547.517 pezeta.

2.Enkantea 99/11/25 egingo da, 09:00etan hasita, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Gipuzkoako Zuzendaritza Probintzialean, Donostiako Podavines kaleko 3-3 zenbakian.

3.Lizitatzaile orok, halakotzat hartua izan nahi badu, Lizitazio bakoitzerako enkantearen tipoaren gutxienez %25eko fidantza ezarri beharko du Enkanterako Mahaian.

Edozein lizitaziotarako gordailua egina dagoenean, enkantearen tipoari dagokion gutxieneko eskaintza egintzat hartuko da; eta hori, gutunazal itxian edo dagozkion lizitazioetan beste eskaintza edo eskaintzak egiteko aukera eragotzi gabe.

Aipatutako gordailua, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Bilketak duen kontu murriztuan sartuko da irmoki, baldin eta esleipen hartzaile gertatzen direnek, esleipenaren egintzan errematearen prezioa ordaintzen ez badute.

Horretaz gain, esleipena ondoriorik gabe geratzeak gordailuaren zenbatekoaren gainean sortarazten dituen kalte guztien erantzukizuna bereganatuko dute.

Irailaren 15eko 1.426/1997 Errege Dekretuak, Bilketa Erregelamendu Orokorraren zenbait artikulu aldatzen dituenak, xedatzen duenaren arabera, esleipen hartzaileak erremateko zenbatekoaren ordainketa momentu horretan bertan edo esleipen egunetik hurrengo bost lanegunen barruan osatu ahal izangu du.

4.Ondasunak esleitu baino lehenago edozein unetan enkantea eten egingo da, baldin eta zorra, errekarguak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

5.Esleipen hartzaileak eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea behin betiko esleipen egunean bertan edo hurrengo bost lanegunen barruan ordaindu beharko du, Bilketa Araudi Orokorraren 148.6 artikuluak, irailaren 15eko 1.426/1997 Errege Dekretuak jarritako idazketa berriaren arabera, ezartzen duena betez.

6.Lizitazio bakoitzerako ezarritako enkante tipoak baino eskaintza txikiagoak ez dira onartuko.

Bestalde, bata bestearen ondoren egiten diren eskaintzen artean, enkante tipoaren %2ko tartea gorde beharko da gutxienez.

7.Lehenengo lizitazioan ondasunak esleitu ez badira, hura amaitzean bigarrena egingo da, eta, bigarren hori amaitzean, hirugarrena ere egin ahal izango da, Mahaiak bidezkotzat jotzen badu, hori dena Gizarte Segurantzaren Sistemako Baliabideen Bilketa Erregelamendu Orokorrak (urriaren 6ko 1.637/1995 Errege Dekretuaz onartua eta hilaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) 149. artikuluan xedatzen dituen baldintzen arabera.

Era berean, enkantean atera ondoren esleitu gabe geratu diren ondasunak zuzeneko kudeaketaz saldu ahal izango dira, aipatutako Erregelamenduko 152. eta 153. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

8.Iragarki hau argitaratzen denetik hasita enkantea burutu bitartean, idatzizko eskaintzak egin ahal izango dira, Enkante Mahaiari zuzendutako gutunazal itxien bitartez.

Gutunazal itxi horren barruan, eskaintzarekin batera, lizitatzailearen nortasun agiri nazionalaren fotokopia sartuko da, edo, atzerritarra izanez gero, pasaportearena, bidai tituluarena edota lizitatzailearen nortasuna erakusten duen beste dokumenturen batena, hori guztia uztailaren 1 eko 7/85 Lege Organikoaren 12. eta 22. artikuluek arautzen dutenaren arabera.

Beste gutunazal batean, 1.637/1995 E.D.ko 148. artikuluaren 2 zenbakian adierazten den gordailua aurkeztu beharko da.

9.Zordunak, horien ezkontideak, jabekideak eta hipotekazko nahiz bahiturazko hartzekodunak, helbide ezezaguna dutenak, legezko ondorio guztietarako jakinarazitzat hartuko dira iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 1999ko urriaren 26a. Biltzaile Exekutiboak.